Skip to main content

Pasioa eta sormena

marta rodriguez

Marta Rodriguez

Artista

mARTa sormen-gunea da Ordizian, eta arteak, birziklapenak eta komunitateak bat egiten dute bertan. Sortzeko grinatik eta leku hurbil bat eskaintzeko desiotik sortu zen, artistek eta sormen-kezkak dituzten pertsonek materialak, inspirazioa eta prestakuntza aurki ditzaten.

Tailerrak eta ikastaroak antolatzen ditut, erakusleihoak diseinatzen ditut, objektuak apaintzen ditut, ideiak partekatzen ditut eta birziklatze sortzailea sustatzen dut, murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen printzipioei jarraituz.

Urtebetetzea, festa edo ekitaldia?

Zure urtebetetzea edo beste edozein ekitaldi zure lagunekin ospatzeko leku sortzaile baten bila bazabiltza, hemen duzu leku berezi bat ahaztezina egiteko.